BH

DBHko 3. maila amaitzera doazen ikasleak 2016an egin behar duten ikasbidaia prestatzen hasi dira. Ikastolako jaian merke azoka antolatu zuten eta berton Playstation 2 bideokontsola baten zozketa burutu zuten. 75 zenbakiari egokitu saio saria eta irabazleak ikastolako idazkaritzaren bitartez eska dezake saria.

Laudio Ikastolako Batxilergo lehenengo mailako ikasle batzuk, beraiek sortutako bideoekin, Eusko Jaurlaritzak antolaturiko Kultura Ondare lehiaketaren lehenengo edizioan parte hartu dute.

El alumnado de 1º de ESO esta participando en el concurso de decoración de macetas promovido por el programa “Y si plantamos…” puesto en marcha por el Ayuntamiento de Laudio.

DBHko 1. Mailako ikasleak Laudioko Udalak abiatu duen “Eta ereingo bagenu…” egitasmoak deitutako lorontzi apainketa lehiaketan ari dira parte hartzen.

DBHko ikasleek Ikastolako Lehen Mikroipuin Lehiaketan parte hartu dute aurten. Nerea Santistebanek idatzitako mikroipuinak jaso du sari nagusia eta Iratxe Letonak eta Julen del Arcok idatzitakoek ere  Mikel Ayllon eta Txani Rodriguez idazle laudiorren laguntza izan duen epaimahaiaren aipamena jaso dute. Hirurek Zuhaitza liburu-dendan erabiltzeko erosketa bonoak jaso dituzte sari bezala.

Laudio Ikastolako Batxilergo 1. eta 2.  mailako Biologia arloko 24 ikasle izan ziren  Galdakaoko ospitaleak otsailaren 24an antolatutako Ate Irekiko 3. Jardunaldian.

Bisitaldian zehar ikasleek bertatik bertara ikusi zuten Ospitaleko Hemodialisia Unitatean, Laborategi  Zerbitzuan eta Errehabilitazio Zerbitzuan nola lan egiten den.

Ostiralean, hilak 6an, Oihan Vegaren bisita izan dugu Ikastolan DBH3 eta 4ko ikasleok. Gazteoi zuzendutako euskarazko hedabideei buruzko hausnarketa, euskaraz ekoiztutako musikaren promozioa eta irrati saio praktiko batean parte hartzeko aukera eskaini zigun tailerrean.

Ikastolako Batxilergoko 2. mailako ikasleak Euskal Herriko Unibertsitateak Gasteizeko kanpusean antolatu zuen Orientazio Azokara hurbildu ziren urtarrilaren 31n. Berton fakultate ezberdinetako eskaintza ezagutzeko aukera izan zuten berton zeunden standetan eta eskaini zituzten hitzaldietan. Ikasle bakoitzak bere intereseko informazioa eskuratzeko aukera izan zuen.

Orriak

RSS - BH-era harpidetu