MATRIKULA

2020/2021 IKASTURTERAKO MATRIKULA

Urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra arte 2 urtetik, 2018an jaiotako haurretatik, DBH bitarteko ikasmailatan matrikulatzeko epea zabalik izango dugu.

HITZORDUA ESKATU 94 672 67 37 TELEFONOAN

Zure seme-alabaren matrikula bideratzen interesatuta egonez gero, 94 672 67 37 telefonora deitu eta dagokizun ikasmailari buruzko informazioa jasotzeko hitzordua emango dizugu. Posta elektronikoz ere, laudio@ikastola.eus baliatuta, zure zalantza guztiak argituko dizkizugu.

ATE IREKIAK

Laudio Ikastolak ate irekien eguna burutuko du urtarrilaren 17an, ostirala, 16:30etik 18:30era.
Urtarrilaren 27an irekiko den 2020/21 ikasturterako  matrikula gauzatzen interesa izan dezaketen familia guztiei irekitako ekimena izango da, eta batez ere 2018an jaiotako haurrak dituzten familiei, 2 urteko haurren eskolaratzeko espazioak eta funtzionamendua familia giroan gertutik ezagutzeko aukera izan dezaten.
Horrez gain gainerako Haur eta Lehen Hezkuntzako mailak eta DBHko eremuak ezagutzeko aukera ere eskainiko zaie familiei.

MATRIKULA BIDERATZEKO DOKUMENTAZIOA

Matrikula bideratzean gogoan izan ondorengo dokumentazioa ekarri beharko duzuela:

  • Familia errolda agiria

  • Familia liburuaren kopia

  • Guraso edo legezko tutorearen ENA

INFORMAZIOA

Matrikularen inguruko informazio gehiago Ikastolako idazkaritzan eta 94 672 67 37 telefonoan eskainiko dizugu.

0 ETA 1 URTEKO HAURREN MATRIKULA

Maiatza aldera 0 eta 1 urteko haurren matrikula (2019an eta 2020an jaiotakoak) izango dugu zabalik Laudio Ikastolan.

BATXILERGOKO AURREMATRIKULA

2020/2021 ikasturterako Batxilergoko aurrematrikula maiatza aldera zabalik izango dugu.

IZEN EMATEA

Ikastolan seme-alabak matrikulatzen interesatuta dauden familiek urte osoan zehar izena emateko aukera zabalik dute. Ikastola arduratuko da, ikaslearen adinaren arabera, familiekin harremanetan jartzeaz dagozkien tramiteak burutu ditzaten. Deitu lasai 94 672 67 37 telefonora edo mezua bidali laudio@ikastola.eus posta elektronikora.