Skip to main content

Ohiko jarduera akademikoaz gain beste hainbat ekintza osagarri burutzen dira eskola ondorengo ordutegian, hauek Eskolaz Kanpoko Ekintzen (EKE) programan biltzen dira.

Ikastolako EKEko helburu nagusienen artean kulturaz, hizkuntzaz, inguruneaz, kirolaz, harremanez… gozatu , errespetatu eta hauekin ikasteko hainbat ekintza eskaintzea da. Bi motatakoak izan daitezke: batzuk jarraipen batekin astero burutzen direnak (kirolak…). Hauek hilabetean kuota batez ordaintzen dira; eta besteak “egun” zehatzetan ospatutakoak (San Prudentzioko danborrada, krossa, udalekuak, udaberrilekuak, gau beltza…)

Programa honi buruzko xehetasunak, aukeran dauden ekintzak... ikasturtero bidaltzen zaizuen EKE txostenean izango dituzue. Zalantzarik, galderarik… izanez gero, EKE arduradunarekin argitu ahal izango dituzue ikastolako idazkaritzan,telefonoz edota  posta elektroniko bat bidaliz ere.

eke@laudioikastola.eus

 

 

 

fitxategiak
EKE TXOSTENA-EUS 2023-24.pdf