BH

DBH3ko IKASLEAK 2016ko IKASBIDAIA PRESTATZEN HASI DIRA

DBHko 3. maila amaitzera doazen ikasleak 2016an egin behar duten ikasbidaia prestatzen hasi dira. Ikastolako jaian merke azoka antolatu zuten eta berton Playstation 2 bideokontsola baten zozketa burutu zuten. 75 zenbakiari egokitu saio saria eta irabazleak ikastolako idazkaritzaren bitartez eska dezake saria.

BATXILERGOKO 1. MAILAKO IKASLEEK KULTURA ONDAREA SARIAN HARTU DUTE PARTE

Laudio Ikastolako Batxilergo lehenengo mailako ikasle batzuk, beraiek sortutako bideoekin, Eusko Jaurlaritzak antolaturiko Kultura Ondare lehiaketaren lehenengo edizioan parte hartu dute.

1º DE ESO PARTICIPA EN LA INICIATIVA "Y SI PLANTAMOS..."

El alumnado de 1º de ESO esta participando en el concurso de decoración de macetas promovido por el programa “Y si plantamos…” puesto en marcha por el Ayuntamiento de Laudio.

DBHko 1. MAILAKO IKASLEEK "ETA EREINGO BAGENU..." EKIMENEAN PARTE HARTU DUTE

DBHko 1. Mailako ikasleak Laudioko Udalak abiatu duen “Eta ereingo bagenu…” egitasmoak deitutako lorontzi apainketa lehiaketan ari dira parte hartzen.

IKASTOLAKO LEHEN MIKROIPUIN LEHIAKETAKO SARIAK BANATU DITUGU

DBHko ikasleek Ikastolako Lehen Mikroipuin Lehiaketan parte hartu dute aurten. Nerea Santistebanek idatzitako mikroipuinak jaso du sari nagusia eta Iratxe Letonak eta Julen del Arcok idatzitakoek ere  Mikel Ayllon eta Txani Rodriguez idazle laudiorren laguntza izan duen epaimahaiaren aipamena jaso dute. Hirurek Zuhaitza liburu-dendan erabiltzeko erosketa bonoak jaso dituzte sari bezala.

BATXILERGOKO BIOLOGIA ARLOKO IKASLEAK GALDAKAO-USANSOLO OSPITALEKO ATE IREKIETAN IZAN DIRA

Laudio Ikastolako Batxilergo 1. eta 2.  mailako Biologia arloko 24 ikasle izan ziren  Galdakaoko ospitaleak otsailaren 24an antolatutako Ate Irekiko 3. Jardunaldian.

Bisitaldian zehar ikasleek bertatik bertara ikusi zuten Ospitaleko Hemodialisia Unitatean, Laborategi  Zerbitzuan eta Errehabilitazio Zerbitzuan nola lan egiten den.

“Euskara hedabideetan” irrati didaktiko tailerra eskaini du Gaztea irratiko Oihan Vegak

Ostiralean, hilak 6an, Oihan Vegaren bisita izan dugu Ikastolan DBH3 eta 4ko ikasleok. Gazteoi zuzendutako euskarazko hedabideei buruzko hausnarketa, euskaraz ekoiztutako musikaren promozioa eta irrati saio praktiko batean parte hartzeko aukera eskaini zigun tailerrean.

BATXILERGOKO 2. MAILAKO IKASLEAK EHUko ORIENTAZIO AZOKAN IZAN DIRA

Ikastolako Batxilergoko 2. mailako ikasleak Euskal Herriko Unibertsitateak Gasteizeko kanpusean antolatu zuen Orientazio Azokara hurbildu ziren urtarrilaren 31n. Berton fakultate ezberdinetako eskaintza ezagutzeko aukera izan zuten berton zeunden standetan eta eskaini zituzten hitzaldietan. Ikasle bakoitzak bere intereseko informazioa eskuratzeko aukera izan zuen.

Páginas

Subscribe to RSS - BH