Batxilergoa

Aurten ere Laudio Ikastolako Batxilergo lehenengo mailako ikasle batzuek, beraiek sortutako bideoekin, Eusko Jaurlaritzak antolaturiko Kultura Ondare lehiaketaren bigarren edizioan parte hartu dute.

Azaroaren 25ean  Tanttaka Teatro konpainiak ekoiztutako “Muxua” ikuskizuna ikusi genuen Areto Nagusian Batxilergo eta DBH4ko ikasleok Laudioko Udalak babestutako ekimenari esker.

Laudio Ikastolako Batxilergo lehenengo mailako ikasle batzuk, beraiek sortutako bideoekin, Eusko Jaurlaritzak antolaturiko Kultura Ondare lehiaketaren lehenengo edizioan parte hartu dute.

Laudio Ikastolako Batxilergo 1. eta 2.  mailako Biologia arloko 24 ikasle izan ziren  Galdakaoko ospitaleak otsailaren 24an antolatutako Ate Irekiko 3. Jardunaldian.

Bisitaldian zehar ikasleek bertatik bertara ikusi zuten Ospitaleko Hemodialisia Unitatean, Laborategi  Zerbitzuan eta Errehabilitazio Zerbitzuan nola lan egiten den.

Ikastolako Batxilergoko 2. mailako ikasleak Euskal Herriko Unibertsitateak Gasteizeko kanpusean antolatu zuen Orientazio Azokara hurbildu ziren urtarrilaren 31n. Berton fakultate ezberdinetako eskaintza ezagutzeko aukera izan zuten berton zeunden standetan eta eskaini zituzten hitzaldietan. Ikasle bakoitzak bere intereseko informazioa eskuratzeko aukera izan zuen.

Urtarrilaren 16an 5. Orientazio akademiko eta profesionalerako azoka ospatu genuen Laudio Ikastolan.

Goizean zehar DBHko 4. maila eta Batxilergoko ikasleria Deustu eta Mondragon Unibertsitateek, Ikastolen Elkarteak eta Bilboko Merkataritza Ganberak gidatutako tailer praktikoetan aritu zen.

Batxilergo ondorengo ikasketei begira dituzten egitasmoak argitzeko ariketa egin dute Laudio Ikastolako ikasleek urtarrilaren 16an antolatuko duten 5. Orientazio akademiko eta profesionalerako azoka iragartzeko sare sozialetara igo duten bideoan.

Batxilergo ondorengo ikasketei begira dituzten egitasmoak argitzeko ariketa egin dute Laudio Ikastolako ikasleek urtarrilaren 16an antolatuko duten 5. Orientazio akademiko eta profesionalerako azoka iragartzeko sare sozialetara igo duten bideoan.

Orriak

RSS - Batxilergoa-era harpidetu