Skip to main content

Garraioa eta artea elkarrekin

2024/03/04

2024.03.04.- Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekoak garraioak lantzen ari dira eta Efren Medina margolari nikaraguarra baliatu dute proiektuko gaia artelan bilakatzeko.

Efren Medinak bere  obretan itsasontziak eta arrantzari buruzko irudi ugari dituela ikusita, bere artelan bat imitatzea izan da oraingo erronka.

Sortu duten margolanak "Arrantza" izena du eta modu kooperatiboan eta material ezberdinak (paper zatiak, bolatxoak, akrilikoak...) erabilita egin dute.

Gure artista hauek sorkuntzak mugarik ez duela erakusten ari dira!

 

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia

Azken albisteak

2024-04-25
Bizilabe, zientzia eta teknologiarekiko interesa pizteko aisialdi-eskaintza.
2024-04-24
Ekainaren 22an Ikastolen Elkartea osatzen dugun 114 Ikastolok gure VII.Batzarra  ospatuko dugu Iruñean.
2024-04-23
Liburuaren nazioarteko eguna eta Juul kanpaina
2024-04-22
Laudio Ikastolak argi itzalketan parte hartu du.