Pasar al contenido principal

Garraioa eta artea elkarrekin

2024.03.04.- Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekoak garraioak lantzen ari dira eta Efren Medina margolari nikaraguarra baliatu dute proiektuko gaia artelan bilakatzeko.

Efren Medinak bere  obretan itsasontziak eta arrantzari buruzko irudi ugari dituela ikusita, bere artelan bat imitatzea izan da oraingo erronka.

Sortu duten margolanak "Arrantza" izena du eta modu kooperatiboan eta material ezberdinak (paper zatiak, bolatxoak, akrilikoak...) erabilita egin dute.

Gure artista hauek sorkuntzak mugarik ez duela erakusten ari dira!

 

Irudia
Irudia
Irudia
Irudia