Skip to main content

2016/17 ikasturterako Ikastolako barne beka programa jarri berri dugu abian.  Zailtasun ekonomikoak eta hileroko ordainagiriak ezin ordaindurik dabiltzan familientzako barne laguntza programa da.

Izan ere programa honen bitartez eta bazkide guztien ekarpenekin kuota ezin ordaindurik aurkitzen diren familiekin elkartasun sistema bat osatu nahi da. Hortaz, banatzen den hornidura hau bazkide guztien ekarpenekin osatua da. Deialdi hau ikastolako maila guztietara zuzendua dago.

Laguntza hauetan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da Eusko Jaurlaritzako bekaduna izatea eta beraiek Jantoki zerbitzurako ezarria duten errentaren langaren barruan sartzea. Gehienezko zenbatekoa,aurrekontuak ahalbidetuz gero, Jaurlari-tzak emandako beka eta Ikastolako kuotaren zenbatekoaren arteko diferentziaren %50ekoa da; Jaurlaritzako beken osagarria izanik.

Eskabideak idazkaritzan eta web gunean eskura daitezke eta beraiek entregatzeko epea maiatzak 26 izango da.

BEKA ESKAERA

ZINPEKO KONPROMISOA

fitxategiak
Beka eskaera inprimakia 2017.pdf
Zinpeko konpromisoa.pdf