Pasar al contenido principal

Lingolan egitasmoa LH3n

Irudia
LINGOLAN

Lehen Hezkuntzako 3.mailako ikasleak "Lingolan euskara lantzeko" saioetan egon dira aste honetan, GEU Gasteizko euskara elkartearen eskutik.

Saio hauetan tokian tokiko hizkuntza-aniztasuna islatzea bilatzen da; hizkuntza horiek ezagutzera emanaz eta hiztunei aitortza eginaz. Hau da, hizkuntza guztiak agerian jartzea da asmoa, beti ere euskara ardatz izanda.

Gainera guraso batzuen bisita ere izan dute eta gela bakoitzean daukagun hizkuntza aniztasunari buruzko gogoeta egin ahal izan dute ikasleek.

Hizkuntza, gure nortasunaren islada!

Irudia
Irudia
Irudia