MATRIKULA

2019/2020 IKASTURTERAKO MATRIKULA

0 ETA 1 URTEKO HAURREN MATRIKULA

Maiatzaren 2tik 14 arte 0 eta 1 urteko haurren matrikula (2018an eta 2019an jaiotakoak) dugu zabalik Laudio Ikastolan.

HITZORDUA ESKATU 94 672 67 37 TELEFONOAN

Zure seme-alabaren matrikula bideratzen interesatuta egonez gero, 94 672 67 37 telefonora deitu eta dagokizun ikasmailari buruzko informazioa jasotzeko hitzordua emango dizugu.

ATE IREKIAK LAUDIO TXIKIN

Maiatzaren 3an, ostirala, ate irekien eguna burutuko dugu Laudio Txikin, 0 eta 1 urteko geletan,  16:00etatik 18:30era. 

Zatoz Ikastola ezagutzera eta zure seme-alabaren izena duen poltsatxoa emango dizugu.

Ate irekien egunera ezin baduzu etorri, beste edozein egunetan hurbildu, ateak egunero irekita ditugu ezagutu gaitzazun.

INFORMAZIOA

Matrikularen inguruko informazio gehiago Ikastolako idazkaritzan eta 94 672 67 37 telefonoan eskainiko dizugu.

IZEN EMATEA

Ikastolan seme-alabak matrikulatzen interesatuta dauden familiek urte osoan zehar izena emateko aukera zabalik dute. Ikastola arduratuko da, ikaslearen adinaren arabera, familiekin harremanetan jartzeaz dagozkien tramiteak burutu ditzaten.

BATXILERGOKO AURREMATRIKULA

Maiatzaren 2tik 14 arte 2019/2020 ikasturterako Batxilergoko aurrematrikula zabalik izango dugu.