Orientazioa

Hezkuntza Komunitatean interneten erabilera arduratsu eta segurua jorratzea helburua zuen saio sorta eskaini berri die Bakeolak, Gatazketarako Bitartekaritza Zentroak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei. Animoto erreminta erabiliaz bideo laburrak sortu dituzte gelan landutako gaien inguruan. Hemen duzue egindako lanen erakusketa:

Bakeola, Emaize eta Zinhezba tutoretza programak hasi berri dira DBHko 1., 2. Eta 3 mailatan. Sare sozialen erabilpena, sexu heziketa eta Giza Eskubideetan hezteko ekimenak izango dira ikasturte honetan landuko diren lehengo gaian.

2014ko urtarrilaren 20tik 23 arte XIV. HEZKUNTZA JARDUNALDIAK antolatuko ditu LAUDIO IKASTOLAk. Urrun daudela ematen badu ere, antolakuntzako hainbat gai  itxi behar dugu hurrengo egunetan. 

Aditu gehienen arabera, gela barruko interakzioak emaitza ikusgarriak lortu ditu ikasketa prozesua hobetzen, eta salbuespenik gabe gainera. Baina ez da bide bakarra. Gurasoen prestakuntzak, esaterako, eragin handia du umeen hezkuntzan.
Gurasoek ikastaroren bat egiten aritzeak edo bestelako heziketa saioren batean parte hartzeak badu ere bere biziko garrantzia. Mundu osoan zehar ikasketetan arrakasta neurtzeko egiten diren azterketek agerian utzi dute horrek errendimendu akademikoa hobetzen duela.

Orriak

RSS - Orientazioa-era harpidetu