Laudio Udalak igandean, ekainaren 14an, Oiongo San Bizente Ikastolaren eskutik Gasteizen ospatuko den Arabako Ikastolen jaira joateko autobusak antolatu ditu.
Autobusak 10:00etan abiatuko dira institututik eta 19:00etan bueltako bidaian Gasteiztik. Txartelak 6 eurotan dituzte salgai euskara arloan, goizeko ordutegian, ekainaren 11 arte.