HH

5 URTEKOEN UDAZKENEKO ERAKUSKETA

5 urteko neska-mutilok "UDAZKENEKO ERAKUSKETA" ospatu berri dugu. Haur Hezkuntzako gainerako partaideek eta gure bila etortzen direnek zuzenean ikusi zuten, baina etortzerik izan ez dutenek ikus dezaten hona hemen luzaro egindako lanaren emaitza. Ah! eta ez luzaroan soilik, etxekoen laguntza ere izan genuen hosto, perretxiku eta abar eskuratu eta sailkatzeko ... ESKERRIK BEROENAK GUZTIOI!!!

INURRIEN IZURRITEA HAUR HEZKUNTZAN!

Udazkenero bezala, aurten ere, INURRIEN IZURRITEA izan dugu Haur Hezkuntzan eta "inurria eta txirrita" ipuinetik abiatuta udazkeneko lanak (inurrienak, gizakienak eta beste hainbat animalirenak ...) gauzatu dugu 4 urteko ikasleok. Guk primeran pasatu genuen! eta gainera gainontzeko ikasleak eta etxekoak ere guk egindako inurritegia ikustera etorri ziren.

CLUB DE LECTURA PARA FAMILIAS CON NIÑOS Y NIÑAS DE 0 A 3 AÑOS

El área de euskera del Ayuntamiento de Laudio y la Biblioteca municipal organizan cada curso la iniciativa “Bularretik mintzora” para promover los hábitos de lectura en cola-boración con el profesorado de los centros del pueblo.

0-3 URTEKO HAURREN FAMILIENTZAKO IRAKURKETA KLUBA

Laudioko Udaleko euskara arloak eta udal liburutegiak “Bularretik mintzora” irakurzaletasuna sustatzeko ekimena garatzen dute ikasturtero herriko ikastetxeetako irakasleriarekin elkarlanean.

5 urteko neska-mutilek Laudio herriaren maketa egin dute

Ikastolako jaira etorri zirenek ikusi zuten gure LAUDIO HERRIAren MAKETA eta oso polita egin genuela esaten ziguten ... Badakigu gure gurasoak txundituta gelditu zirela! trena eta erreka bakarrik ez, ia benetakoak ziruditen mendiak eta etxeak ere egin genituen eta maketa hori osatzeko!

HERENSUGE IZURRIA GERTATU DA 4 URTEKO GELATAN

4 urteko neska mutilok ikasteko eta ondo pasatzeko hamaika aukera izan ohi dugu gelan eta eskulanen eguna berezia izaten da gehienetan. Oraingoan "HERENSUGEA" egitea proposatu ziguten eta  sekulako saltsa antolatu genuen. Ostiralean lanari ekin eta astelenean Ikastolara bueltatzean herenzuge izurria genuen gelan!

Oporretako aldizkaria

4 urteko haurrok hasi dugu ikasturte berria eta orain ez gara Ttantoren gelakoak Txirritxen gelakoak baizik. Gelan, jolastokian, psikomotrizitate gelan, ... egoera interesgarri ugari bizi izan dugu.

Orriak

RSS - HH-era harpidetu