Ikasturtearen hasierarekin batera, ikastolako AGENDA 21 taldetik ekimen berri bat datorkigu. Pasadan ikasturteko gaia elektrizitatea izan bazen, aurten HONDAKINEN KUDEAKETA EGOKIA izango da.
Bakeola, Emaize eta Zinhezba tutoretza programak hasi berri dira DBHko 1., 2. Eta 3 mailatan. Sare sozialen erabilpena, sexu heziketa eta Giza Eskubideetan hezteko ekimenak izango dira ikasturte honetan landuko diren lehengo gaian.
ESKAILERETAKO ERABILPEN ORDUTEGIA MURRIZTUTA DUGU EGUERDIETAN Motxotekaletik Ikastolarako sarbidea duten eskaileretako atea itxita dago Bigarren Hezkuntzako jolastordu ordutegian. Ondorengo ordutegian izaten dugu zabalik:
DBHko 4. mailako ikasleek “Zero Pobrezia” kanpaina ezagutu dute Euskadiko Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundeko ordezkarien eskutik. Gure mundu honetan kontsumoak duen paperari buruz eztabaidatu dute eta ikus-entzunezko metodoen bitartez kontsumo jakitun eta arduratsuaren ikuspuntu ezberdinak ezagutu dituzte.
Urriaren 4an Laudio Ikastolako DBHko 4. mailako ikasleek moda desfilea burutuko dute ikas-bidaiarako dirua lortzeko. Hitzordua 20:30ean Laudioko Kafe Antzokian izango da. Sarrerek edari bat barne izango dute eta 3 euroren truke ari dira saltzen ikasleak; kafe antzokian bertan ere erosterik izango da.
DBHko ikasleei aurkeztu berri dieten Oxigenoa Euskarari ekimenaren gurasoentzako aurkezpen irekia burutuko dute irailaren 18an 19:30ean Herriko Plazako udal aretoan. Aurkezpenean 2012/13 ikasturtean egindako txangoetako bideoak eskainiko dituzte.
Batxilergo 1.mailako ikasleok paraplegikoei eta tetraplegikoei buruzko hitzaldi bat izan dugu AESLEME elkartearen eskutik apirilaren 12an. Gehien harritu gaituena zera da: gure bizitzaren edozein momentutan gaur hitzaldian entzundako eta ikusitako egoerak gertatu ahal zaizkigula.