LH

2015-2016 Ikasturteko LH6koen etapa amaierako antzezlana

2015/2016 ikarturtean Lehen Hezkuntzako 6. mailan aritutako ikasleek Etapa amaierako "Lan baten bila" antzezlana eskaini zuten ekainean.

2016-17/05 Ikasturteko hasierako gurasoen bileren egutegia 2016/17an

LHko 2. mailakoek "Txor txor" irratsaioa prestatu dute

Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleok lan pila egin dugu komunikabide desberdinak aztertzen. Aiaraldea.eus atariko erredakziora bisita egin genuen eta ondoren "Txor txor" irratsaioa martxan jarri dugu. Hona hemen egindako grabazioa.

 

"Zaratari so!" ekimena burutu dute LHko 2. mailan

Lehen Hezkuntzako 2. mailakoek Agenda 21 ekimenak ikasturtean zehar abian izan duen zaratari aurre egiteko kanpainarekin bat egin dute. Teniseko pilotak apaindu dituzte aulkien hankatan jartzeko. Helburua aulkiak mugitzean sortzen den zarata ekiditea da.

LH6KOAK MADARIAGA DORRETXEAN EGON DIRA

Martxoaren 14an, Lehen Hezkuntzako 6. mailakoak Madariaga dorretxera joan ginen. Biodibertsitateaz asko ikasi genuen. Ondoren Sukarrietako hondartzan ostrak, karramarroak, anemonak... aztertu genituen. Zein ondo pasatu genuen!

HERRIKO GUNE EZBERDINETAN DAGOEN ZARATA MAILA AZTERTU DUTE LH3KOEK

Aurtengo Agenda 21eko gaia zarata denez, LH 3. mailako ikasleak eguraldi kaskarrari aurre egiteko euritakoak eta zirak hartuta, herrira irteeratxo bat egin dugu. Herriko planoa lagun izanik, bost gune ezberdinetan dagoen soinu edo zarata maila aztertzera atera gara.

2015-16/55 2016KO UDAKO ESKAINTZAK-LH

LH2koak LABORATEGIAN EGON DIRA LANEAN

Orriak

RSS - LH-era harpidetu