hezkuntza

Laudioko Udaleko euskara arloak eta udal liburutegiak “Bularretik mintzora” irakurzaletasuna sustatzeko ekimena garatzen dute ikasturtero herriko ikastetxeetako irakasleriarekin elkarlanean.

Azaroaren 7an 4. mailako ikasleak gure eskualdea, Aiaraldea, ezagutzera joan ginen. Laudiotik hasi eta Aiaraldea osatzen dituzten herri guztietatik ibili ginen.

DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek Laudioko udaleko droga-menpekotasunen prebentziorako bulegoak antolatutako alkohol kontsumoaren prebentziorako saioan hartu zuen parte urriaren 16an.

Ikastolako DBHko ikasleak Europa osoko ikastetxeak harremantzen dituen etwinning ekimenean ari dira parte hartzen. Ikasturte hasieran Lip Dub bat ekoiztu zuten ikastolaren aurkezpen gisa eta orain 3 blog sortu dituzte ingeleraz egiten dituzten lanen berri emateko.

4 urteko neska mutilok ikasteko eta ondo pasatzeko hamaika aukera izan ohi dugu gelan eta eskulanen eguna berezia izaten da gehienetan. Oraingoan "HERENSUGEA" egitea proposatu ziguten eta  sekulako saltsa antolatu genuen. Ostiralean lanari ekin eta astelenean Ikastolara bueltatzean herenzuge izurria genuen gelan!

Ikastolako baratza landatzen hasi dira DBH 1. mailako ikasleak. Porruak, azak, azaloreak eta eskarolak landatu dituzte lehenengo saioan.

4 urteko haurrok hasi dugu ikasturte berria eta orain ez gara Ttantoren gelakoak Txirritxen gelakoak baizik. Gelan, jolastokian, psikomotrizitate gelan, ... egoera interesgarri ugari bizi izan dugu.

Orriak

RSS - hezkuntza-era harpidetu