Laudio ikastolak azaroaren 8an arratsaldeko 16:00etan Ziburun bertoko Kaskarotenea Ikastolaren alde deitu den manifestazio deialdiarekin bat egin du. Kinka larrian dago Ziburuko ikastola, bertoko alkateak ikastola husteko agindua eman du, bestela ikastola hustera jendarmeak bidaliko dituela mehatxu eginez.
Ohi bezala, Seaskak, iparraldeko ikastolen elkarteak, izendegi euskalduna dakarren egutegia jarri du salgai. Ikastolako idazkaritzan eskura dezakezu dagoeneko, prezioa: lau euro.