euskaraz bizi

2016-17/20 Errigora ekimeneko 2016ko udazkeneko eskaintza

2016-17/19 Bernat Etxepare Lizeoa / Nafarroa Oinez 2016 / HHko jolastokiaren ordutegia / Galdutako arropak

2016-17/14 Laudioko Euskararen Jaia 2016 / Familientzako prebentzio eskola

2016-17/09 Euskara eskolak gurasoentzat / Lapurketa

Euskararen jaia iragartzeko mezua prestatu dute LH2ko ikasleek

Kurtso berria hasi eta 2. Mailako ikasleak gogo eta umoretsu gaude berriro. Horregatik, asteburu honetan gure hizkuntzaren jaia dela iragartzera etorri gara!
Alde batera utzi zereginak eta etorri gurekin Euskaraz jolastera, abestera, bazkaltzera, entzutera, ikustera, dantzatzera, mintzatzera, maitatzera, gozatzera... Eta nola ez ondo pasatzera! Euskaraz Bizi!!

 

Euskara eskola praktikoak aita eta amentzat

Laudioko AEK-k aita eta amentzat Ikastolan bertan eskainiko dituen euskara eskola praktikoen aurkezpen bilera egingo du irailaren 26an, astelehena, 16:45ean, Lehen Hezkuntzako liburutegian.
• Euskara ikasten hasi edo zure maila hobetu nahi duzu?
• Zure seme-alabekin euskaraz komunikatu nahi duzu?
• Etxerako lanetan lagundu nahi diezu?

2016ko Ikastolako jaia!

Maiatzaren 21ean Ikastolako jaia ospatuko dugu. Programa oparoa prestatu dugu egun pasa ederra parteka dezagun

2015-16/79 IKASTOLAKO JAIRAKO PROGRAMA

Euskara gora, bihotzetik ahora! kanpaina

Udaberriko oporrak hartu baino lehen euskararekin jolasean aritu izan ginen Ikastolan.
Ikasleek euskararekiko duten maitasuna erakutsi ziguten. Pozik eta harro ibili ziren haien artean pegatinekin.
EUSKARA GORA! BIHOTZETIK  AHORA!

Orriak

RSS - euskaraz bizi-era harpidetu