Azken ekarpenak

Irati eta Arenek panpin dantzari bat sortu dute argiekin! Ikusgarria benetan!

Jonek biderketak egiteko metodo dibertigarri hau azaldu digu tutorial batean.

Urdax eta Laiene gelatinarekin jolastean altxor sorta bat aurkitu dute!

Ganekok hazi baten ernalketa bilakaera etxean ikusteko erronka bota digu.

Mandalak sortu eta margotzen ditugun bitartean lasaitasuna sentitzen dugu.

Markel eta Paulek kalkulagailu bat prestatu dute etxean! Zuek bai sortzaile!

Aiurrek sumendi bat prestatzeko etxerako lana burutu du.

Laudio Txikitik umetxoen zentzumenak estimulatzeko proposamena luzatu diegu familiei.

Eihartze eta Arixenek saiakuntza erraz bat proposatu digute. Etxean prestatzen saiatuko zara?

Jonek egurrezko marrubi kutxekin Rummy jolasa sortu du eta nola jolastu ere azaldu digu.

Marko eta Suek baratza sortu dute balkoian, Martin eta Peruk hazitegi bat prestatu dute eta Izar ahuakate zuhaitz bat landatzera doa!

Sarek slime-plastilina egiten ikasteko bideoa bidali digu. Zoragarria!

Gure burua eta gorputza zaintzeko garaia da, bainuontzia bete eta zaindu maite duzun hori! ikasi bainuontzirako gatzak egiten.