OSTADAR METODOLOGIA

Ikastolen Elkartearen DBHrako OSTADAR PROIEKTUAk honako arlo hauek hartzen ditu bere baitan: Hizkuntzak, Matematika, Natur Zientziak, Gizarte Zientziak, Teknologia eta Musika. Horrek ahalbidetzen du eguneroko jarduera pedagogikoari koherentzia eta homogeneotasun handiagoa ematea, etapa osorako eta arlo horietan guztietan definituta ditugulako esparru komunak: metodologia oinarriak, unitate didaktikoen egitura, jardueren tipologia, helburu didaktikoen formulazioa, ebauluazioa eta orientazioak.

Bestalde, OSTADAR HHn URTXINTXArekin eta LHn TXANELArekin hasitako ibilbidearen jarraipena dugu, irakaskuntzaren kontzepzioari zein oinarri eta orientazio pedagogikoei dagokienez. Horrela bada, aurreko etapetan bezala, helburu nagusia ikasleen konpetentziak garatzea da: ikasten eta pentsatzen ikasi, komunikatzen ikasi, elkarrekin bizitzen ikasi, norbera izaten ikasi eta egiten zein ekiten ikasi.

OSTADAR Proiektuak ikasleria honetarako gaitu nahi du:
• Ezagutzak aktiboki eraikitzeko. Bizi duen errealitatetik hurbilak diren aprendizai-egoerak eskaintzen zaizkio, ikasleak dagoeneko dituen esperientziak, interesak eta ezagutzak aktibatzeko, eta haietatik abiatuta, eduki berriak ikasteko.
• Ikasitakoa bestelako egoeretan erabili, aprendizai esanguratsua bultza-tzeko. Horrela, edukiak bereganatzeaz gain, informazio-iturriak deskode-tzea, eta eduki horiek egikaritzea lortu nahi da.
• Euskarri digital eta paperezkoan informazioaren erabileran trebatzeko. 
• Euskara erabiltzeko arlo guztietan.
• Komunikaziorako konpetentzia garatzeko, jakintzagai edozein delarik ere, askotariko testu motak landu eta sortuz: iritzizkoak, definizioak, azalpenezkoak, ahozkoak…
• Informazioa eskuratzeko nahiz haren komunikazioa egiteko gaur egun ezinbestekoak diren teknologia berriak erabiltzeko.