Laudio Ikastola boletina: anonymous user

AGATE DEUNA BEZPERAKO KOPLA KALEJIRA

OTSAILAREN 4KO GOIZ PARTEAN, IKASLEEN KALEJIRA HERRIAN ZEHAR    
Otsailaren 4an, eguraldiak lagunduz gero, Ikastolako ikasleak herrira aterako dira Agate Deunaren koplak abestera.
Haur Hezkuntzako etapa jolastokira aterako da abestera 10:15ean. Jarraian 2 urtekoak Ikastolako egoitza nagusira igoko dira abestera eta 2. Zikloak, 3 eta 4 urtekoek, Ardantzazar kaleko plaza txikian (Leize tabernan), Lamuza plazan eta Aldai plazan abestuko dute.
Lehen Hezkuntzako etapa zikloka abiatuko da herrian zehar abestera 11:00etan, lehen kopla batera abestuko dute Aldai plazan.  LHko 1. eta 2. mailakoek azoka plaza zaharrean, Lamuza plazan, Ardantzazar kalean eta Ikastolako idazkaritzan abestuko dute. 3. eta 4.mailako ikasleen ibilbidea Solozelai kalea eta Zumalakarrei etorbide arteko plazatxora abiatuko da, hortik anbulatoriora, eta bueltan Ostegieta plazan arituko dira kopla kantari. LHko 5. eta 6. mailako ikasleek Ugarte auzora joko dute abestera.
Bigarren Hezkuntzako ikasleak Aldai plazara abiatuko dira 11:00etan eta DBHko 3. eta 4. mailako ikasleak San Roke adinekoen egoitzaraino hurbilduko dira bertotik.

ARRATSALDEKO PROGRAMA

Ohiturari jarraituz, otsailaren 4an Ikastolako guraso eta ikasle talde bat herriko kaleetatik kantari ibiliko da arratsaldeko 17:30etik aurrera. Kalejira Basalarrina Elkartetik abiatuko da eta bukaeran, 19:00ak aldera, askaria izango da berton partaide guztientzat.

ASKARIAREN PRESTAKUNTZA
Kalejira ondoko askarian laguntzeko orria argitaratu dugu. Berton adierazi zer ekarriko duzuen askarirako, adibidez, patata tortila, bizkotxo bat... eta idazkaritzara helarazi.

Irakurri gehiago

2014/15 IKASTURTERAKO MATRIKULA ZABALIK

Irakurri gehiago

Otsaileko menua


Jantoki zerbitzuak otsailerako menuak argitaratu ditu.

Irakurri gehiago