BIDAIA: Irri libre batean

https://drive.google.com/open?id=1VMV9C1cpncuDJc4C0_8Ovl03wj4V5uvX

Itziarrek lagunekin Tindufeko kanpamendu sahararretara egindako bisitaldiaren bideoa partekatu du gurekin eta hausnarketa xume eta zirraragarria luzatu digu. Eskerrik asko!

Eta zuk? Ba al duzu gogoan egindako bidaiaren bat? Partekatu gurekin zure postal, oroigarri edo gogoetak!

IRRI LIBRE BATEAN

Orain konfinaturik egotea zer den ikasi dugula, imaginatzen duzue zuen burua bizitza osoan konfinatuta eta gainera zuena ez den etxe batean? 

Etengabeko konfinamenduan hainbat urte daramatzaten saharar ume, gazte eta helduen egoeraz apur bat gehiago jakiteko sortu dugu ondorengo bideoa. Gure esperientzia pertsonala partekatu nahi izan dugu zuekin batera!!!

 Igarotzen ari garen koronabirusaren egoera berri honek, Saharar herriaren egoeraz berriro ere hausnartzera eraman gaitu eta han bizi izan genituen momentu ahaztezinetara.

45 urte inguru pasatu dira Marokok Mendebaldeko Sahara okupatu zuela, ordutik etengabeko konfinamenduan bizi izan dira saharauiak Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuetan. Guretzat arraroa badirudi ere, harreman berriek indar handia ematen die borrokan jarraitzeko. 

Nazioarteko laguntzaz besterik ez dira bizi.  Gehien harritu gintuena haien “zoriontasuna” izan zen, umeen irribarreak, zein gutxirekin bizi diren alai! 

Badakigu ez dugula gatazka konponduko, baina gure ur tanta uztearekin konformatuko gara.