SORMENARI SO! Sumendiaren esperimentuak eta mandala tailerrak erantzuna jaso dute

Etxetik ateratzeko gerto eta tarte gehiago baditugu ere, bada oraindik etxean lasai egiteko ekintzarik edo esperimentatzeko aukerarik.

Ane eta Ederrek, Aiurrek prestatutako sumendia ikusi eta esperimentua prestatu dute ere. 

"Kristalezko ontzi batean ozpina eta kolorante gorria bota dugu (ontziaren erdia beteta). Ondoren, bikarbonato goilarada bat bota dugu" idatzi digute. "Espero dugu argazkia gustatzea!"

Nahiak berriz, Izaskunek luzatutako mandalak marrazteko tailerra burutu du etxean.

Eta zuk, Sormenari So! ekimenean ikusitako proposamenen bat burutu al duzu etxean? Animatu eta argazkiak bidali!

.