Natura inoiz baino biziago gure inguruan!

Txorien gutuna jaso du Suharrek!

Etxean goxo hainbat egun eman ondoren, begira zelako gutuna jaso duten Suharren etxeko postontzian! Txoriek kabia prestatu dute barruan!

Haizeak ezusteko bisita izan du!

Eta begira nor etorri den Haizearen etxera bisitan! Bideoa bidali digu:

Ezetz asmatu zein animalia den! Bidali erantzunak!!!

Alenen etxe azpian askaltzen dute txoriek!

Begira Alenen leihotik grabatu duten bideoa! Txori familia bat hurbildu da askaltzera arratsalde partean!

Eta zuk? ba al duzu Naturarekin lotutako istoriorik kontatzeko?

Zein da egun hauetan kalera ateratzean Naturak prestatu dizun sorpresa?

Kontaiguzu, bidaliguzu argazkia gustuko duzun Naturaren txoko horretan!