EUSKARALDIA: #8 Prest al zaude bihar zure bizipenak partekatzeko?

#8 Prest al zaude bihar zure bizipenak partekatzeko?

Etxealditik Euskaraldira ekimena amaitzeko, Kike Amonarriz eta Rita Aldabaldetrekuk egindako proposamena gogoan duzue?!

Oinarrian hau proposatzen ziguten: bihar, maiatzaren 3an, ekimenean parte hartu dugun guztion bizipenekin sareak betetzea.

Horrela, alde batetik, Etxealditik Euskaraldira ekimenean parte hartu duen komunitatea bistaratuko dugu, komunitate hori osatzen duten kideek elkarren berri izateko aukera zabalduz, eta, beste alde batetik, birtualki bada ere, komunitate horren baitan sortu diren pentsamenduak, sentimenduak, lorpenak… gainontzeko guztiei jakinaraziko dizkiegu.

Birtualki bada ere, zabaldu ditzagun, bada, gure sentipen, pentsamendu, lorpen…edo dena delakoak mundura!!!

Hasi al zarete zerbait pentsatzen, zerbait egiten? Gogoratu, bihar, zuen sareetara igotzea!

Baditugu, jada, zenbait lagunen ekarpenak. Ikusi, ikusi!!!

Laudio Ikastolan Euskaldiaren koloretako puntu edo borobiletan mezuak idazteko erronka jarri dugu abian.

Atera argazkia eta sormenariso@laudioikastola.eus helbidera bidali!

KOLOREZTATU LEIHO ETA BALKOIAK EUSKARALDIKO BOROBILEKIN!

Marraztu EUSKARALDIKO puntu bat nahi duzun kolore eta tamainan

Atera familia-argazkia puntuarekin. Argazkia atera eta partekatu sare sozialetan. Ez ahaztu @euskaraldia aipatu eta #EtxealditikEuskaraldira traola erabiltzen!

 Eta ez ahaztu: jarri puntua zure balkoi edo leihoan.