60 eduki sortu ditugu dagoeneko Sormenari So ekimenean

 

Apirilaren 8an lehen edukiak igo genituenetik 60 proposamen baino gehiago bildu ditugu dagoneko Sormenari so! ekimenean.

Zorionak batu zareten guztioi, eskerrik asko egindako ekarpen guztiengatik!

Oraindik ez duzu ezer bidali? Errepasatu bidalitakoak, hainbat proposamen aurkituko dituzu argazki, bideo, ipuin, kanta edo gustuko duzun hori bidaltzeko!