"Ni etxean geratzen naiz" erronkaren azken txanpa

Bihar itxiko dugu Maialenek botatako erronkan parte hartzeko epea. Zeren zain zaude? bidali zure bideoa!

Zein da erronka?

Maialenek "Ni etxean geratzen naiz" mezua zeinu hizkuntza baliatuta sareratzeko erronka bota digu.

Leire, Zuriñe, Amagoia, Iban eta Emma batu dira dagoeneko, eta "Gu etxean geratzen gara" bihurtzeko asmoz, denok bideoz grabatzeko gonbita luzatu digute.

Animatu eta bideoa grabatu etxeko guztion artean! Ahal dela horizontalean grabatzea gomendatzen dizuegu...

https://drive.google.com/open?id=1r8pgbmVRFVWdtpsl_Jn84ADYnlyRVEvb

Nora bidali bideoak?

sormenariso@laudioikastola.eus posta elektronikora bidali edo Drive bidez helbide horrekin partekatu; erraza baino errazago da!

Animo! Erronka apirilaren 19an amaituko da!