FAMILIA KRONIKA: "Balkoia aprobetxatzea natura nola aldatzen den egunero ikusteko plazer bat da
Etxean egonda pila bat gauza egin ditzakegu.
Lehenengo asteetan, lana izanda, etxea eskola baita bulegoa bihurtu da. Bakoitzak bere ordenagailua eta gela behar zuen eta gu, asko izanda, espazioa partekatu behar dugu.
Hainbeste jende egonda ez dugu denbora askorik aspertzeko, baina denbora libre izan dugunean, bakoitzak aukeratu izan du bide desberdin bat ongi pasatzeko.
Paulek collage bitartez gu irudikatze hasi zen eta whatsappez deialdi bat ireki zuen auzokideek haien argazkiak bidaltzeko erretratuak egiten jarraitzeko. Sekulako lanak egin ditu!!
Beste aldetik, youtuben bilatutako paisaien bidez istorioak errepresentatzen ditu egongelan. Sofako kuxinak uretako motorra bihurtu eta bidaiatzera!!
Sabinok hartu du sukaldea irla moduan eta egunero prestatzen ditu gure menuak, nik bitartean aitite zaintzen dut, klaseekin jarraitzen dut eta ezin dudanez margotu eta zerbaitetan zentratzea zaila denez, lan erraz bat bilatu dut: etxean nituen aldizkariak berbegiratu, interesgarriena moztu eta koaderno batean biltegi bat osatzen nago.
Libek origamiren bitartez flamenko bat landu du eta aprobetxatzen du jolasteko denbora guztia Paule edota Tasiorekin.
Arratsaldero kartetan jolasten dugu eta balkoia aprobetxatzea natura nola aldatzen den egunero ikusteko plazer bat da.
Argazki batzuk pasatzen dizkizuegu
Besarkada bat!
Aranzabal Alonso familia