XIV. HEZKUNTZA JARDUNALDIAK

XIV. Hezkuntza Jardunaldiak antolatu ditu Laudio Ikastolak. Astelehenetik ostegunera,  urtarrilaren 20tik 23ra, luzatuko den hitzaldi sorta izango da. Adin ezberdineko haur, ume eta gazteen ikaskuntza prozesuan azaltzen diren erronka ezberdinei erantzuteko ikusmira berriak proposatuko dituzte  gonbidatutako adituek.

Izan ere hitzaldi guztiak Laudioko Udaleko gela balioanitzean, Herriko Plazan burutuko ditugu arratsaldeko 17:30ean. Astelehen eta osteguneko hitzaldiak euskaraz eskainiko dira, asteartekoa elebidunez eta asteazkenekoa gaztelaniaz.

Egunero ateak irekita izango dituzue baina, ahal dela, inskripzio orria beteta idazkaritzara edo tutoreari  helaraztea urtarrilaren 17rako eskertuko dizuegu. Haurtzaindegi zerbitzuaren antolaketa esaterako bildutako eskaeren arabera bideratuko dugu. Eskuratun HEMEN inskripzio orria.

Urtarrilaren 20an

“Jolastu Gabe hilko nintzateke. Pikler ikuspegiaren oinarriak” hitzaldia eskainiko du Txusma  Azkonak, Lizarrako ARIETA udal haur eskolako zuzendaria eta Haur Hezkuntzako irakaslea.

Haurtzaroaren ikuspegi desberdin batetik abiatuta,  haurren izaeraren garapen harmoniatsua eta orekatua sustatzeko ikuspegia, familiek beraien egunerokotasunean kontuan izan dezaten jorratuko du.

Urtarrilaren 21ean

“Gazteen aisialdia: garapen pertsonalerako bide eta alternatiba” gaiari helduko dio Idurre Lazkanok. Aisiazko Ikaskuntzen Institutuko ikertzailea da hizlaria, pedagogian lizentziatua eta Aisia eta Giza-garapenean doktorea

Gaia kokatzeko ondorengo galderak luzatuko dizkiote: Egungo gazteen aisialdi eredua gizartearen isla bat ote da? Gazteen osasun ohiturak eta aisialdirako aukera desberdinak, egungo gizarteak indartzen dituen ohiturekin lotura al dute?
Nola egin diezaioke aurre gazte batek “taldearen”  presioari?

Urtarrilaren 22an

Leire Uriarte, Mondragon Unibertsitateko Hezkuntza eta Gizarte fakultateko kidearen txanda izango da. “Nire etorkizunerako ibilbidearen protagonista naiz” gaia jorratuko  du.

Ondorengo galderei erantzuna ematen saiatuko da: Zeintzuk dira  ikaskuntza prozesuan jartzen ditugun aurreikuspenak? Errekonozimendua, erantzukizuna, emaitzak, zorroztasuna, balioak…? Nola prestatzen gara etorkizuneko erronkei aurre egiteko? Tituluez eta ezagutza teorikoez gain, lan mundurako prestakuntza egokia eskaini behar dute hezkuntza erakundeek zer eskatzen die egungo gizarteak gure gazteei? Etengabean aldatzen ari den gizartean, gazteek zer baloratu behar dute nor bere bidea egiten protagonista izan daitezen?

Urtarrilaren 23an

Ez dut garrasirik  egin nahi! esaldiaren paradoxa  azaltzen saiatuko da Nerea Mendizabal psikopedagogo eta gizarte hezitzaileak. 

Honelako galderak aurreratu ditu gaia kokatu nahirik: heldu eta umeen eguneroko erlazioan sortzen dira gatazkak. Harremanak ez okertzeko, nola kudeatu behar dugu helduok gure

Etiketak: