Ikastolako jantokiko 0Km ekimenaz aritu dira ETB1eko Zur eta Lur saioan

 

ETB1eko Zur eta Lur saioak Laudio Ikastolako jantokiak 0 kilometroko jatorria duten barazki ekologikoak asteroko menuan txertatzeko abiatu duen ekimena azaldu du. Atxandietara, Josemi Atxak Laudioko Kasille baserrian duen nekazaritza-ustiategira hurbildu dira, bertoko ekoizpen ekologikoa ezagutzera.

Laudio Ikastolako jantokian ere izan dira. Berton, Ikastolako zuzendariak, Jon Bengoetxeak, ekimenaren nondik norakoak eta balorapena eskaini dizkie.