Sukaldari eta sukaldari laguntzaileen ordezkapenetarako lan-poltsa

 

Laudio Ikastolak sukaldari eta sukaldari laguntzaile kategoriatan ordezkapenak egiteko lan-poltsa zabaldu du.

Interesdunek sukalde zuzendaritzako goi mailako teknikari titulua eta  B2 euskara maila izan beharko dute. Eskola jantokien kudeaketan esperientzia eta elikadura eta nutrizio alorreko prestakuntza osagarria baloratuko dira.
 

Jantoki eta garbiketa langileak

Horrez gain jantoki eta garbiketa langile kategoriatan ordezkapenak egiteko lan-poltsa ere zabalik dago.

Interesdunek curriculuma bidali www.laudioikastola.eus web guneko lan-poltsa atala baliatuta.