Olafur Eliasson sortzailearen erakusketa bisitatu dute LH3koek Guggenheim museoan
Martxoaren 6an, ostirala, LHko 3. mailakoak eguraldi kazkarra izan arren, Guggenheim-era joan ziren. Goizean trena hartuta Bilbora heldu ziren eta bapatean txingorra hasi zenez, tranbia hartu behar izan zuten Guggenheim-era joan ahal izateko.
Gure neska-mutilak poz pozik ibili ziren baina momentu batean haizeak gogor jo egin eta hainbat euritako apurtu ziren haize-boladen ondorioz. Ikasleren batzuk isutu ziren... baina irakasle taldeak mimo batzuk banatu eta museo barrura sartu ziren. Jaka bustiak kendu eta lasaitasunean bisita hastera ekin zioten.
Oraingoan Olafur Eliasson daniar-islandarraren arte lanak ikusi izan dituzte. Artista honek kolore eta isladen bidez naturaren errepresentazioa egiten du eta ikasleei izugarri gustatu zaie. Jarraian, ikasleak artista bihurtu eta eskulan polit bat egin zuten museoko tailerrean. Bukaeran, Pupi ikusi eta bueltan ikastolara, bazkaltzera etorri ziren. Eguraldi penagarria izan arren, primerako eguna izan da!