4. ORIENTAZIO AKADEMIKO ETA PROFESIONALERAKO AZOKA

Laudio Ikastolak  Orientazio Akademiko eta Profesionalerako 4. azoka ospatuko du urtarrilaren 17an, “Etorkizunari begira” lemapean 15:30etatik 19:00ak bitartean, Berrikuntzaz betetako edizio izango delarik. Batxilergoko ikasleei zuzendutako ekintza honek hainbat unibertsitate eta Lanbide Ikastetxeetako informazioa norberaren beharretara egokituta eskuratzeko aukera eskainiko du. Ikastolako Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasle eta gurasoez gain, eskaintza honen inguruan interesa izan dezakeen edonori irekita egongo da azoka.

 Berrikuntzen artean goizeko saioak ditugu: ikasleei zuzendutako prestakuntza hitzaldiak eta tailer praktikoak, ondoren zehaztutako ikastetxeen eskutik.

 Arratsaldez, azokako informazio guneak 15:30ean zabalduko dira, norberak behar duen informazio pertsonalizatua eta behar duen hizkuntzan eskuratzeko aukera emanez. 16:15etik aurrera hitzaldiak eskainiko dituzte Unibertsitate eta Lanbide Heziketa ikastetxeek.

Hitzaldietarako asistentzia konfirmatuta duten unibertsitateen artean  Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea eta Andra Mari Irakasle Eskola egongo dira; Lanbide Heziketa Ikastetxeen artean Ikastolen Elkartea, Zaraobe, Laudioko Udal Lanbide Heziketa eskola eta Laudio Institutua, beraien artean Ikaslan eta Hetel elkarteen ordezkaritza izango delarik.