2 urteko haurrek ikasgela bihurtu dute Ikastolako basoa

Haur Hezkuntzako jolastoki ondoko basoa ikasleen jolasgune bihurtu dugu Laudio Ikastolan. Egun hauetan 2 urteko geletako ikasleak aldapan gora eta behera, lurra eta orbela makiltxoekin arakatzen, naturan mugiltzen finean, aritu dira berton.

Natura jolas parkea, medizina eta aprendizairako gunea da haurrentzat. Naturarekin kontaktuak beraien osasuna, arreta gaitasuna, garapen motoriko eta kognitiboa, autonomia, segurtasuna... hobetzen du. Haurraren mugimenduaren garapenerako ezinbestekoa da naturan murgiltzea, eta baita ere neuronen estimulaziorako, emozioetarako eta aprendizairako.

Argazki sorta ederra osatzen ari gara Ikastolatik atera gabe mendira burutzen dituzten txangoetan.