Lehen gizakien garaia ezagutzeko txangoa egin dute LH1n Santimamiñera

Dinosauroen garaia agurtu ostean, denboraren makinan sartu eta Lehen gizakien garaira bidaiatu dugu lehenengo mailako neska mutilok.

Bertan, denetarik ikusi, ikasi eta  bizi izan dugu! Hona hemen bidaia honetan egindako ekintza zoragarri batzuen argazkiak; haien artean, eta lehen gizakien garaiarekin bukatzeko, Santimamiñeko kobazulora egindako bisitaren une batzuk partekatzen dizkizuegu.

Guk bidaiatzen jarraituko dugu, laster arte eta ongi bizi!!!