Alkateak Ikastolara bisita egin du "Herria ezagutzen" taldeak gonbidatuta

Herria ezagutzen tailerreko kideak Laudioko alkatea bisitatu zuten abendua hasieran. Bueltan alkatea etorri da Ikastolara bisitan. Hona hemen prestatu duten kronika

LAUDIOKO ALKATEAK LAUDIO IKASTOLA BISITATU DU

Laudioko alkateak, Ander Añibarrok, Laudio Ikastola bisitatu zuen abenduaren 18an. Ikastolako ikasle ohia denez, hemen bizitako pasadizu ezberdinak kontatu zizkigun. Ikastolan zehar ibilbide bat egin genuen eta toki bakoitzean galdera batzuk egin genizkion alkateari. Ibilbidea hurrengoa izan zen:  Laudio Ikastolako sarrera, kiroldegia, LHko jolastokia, LHko ikasgelak, DBHko ikasgelak, Batxilergoko pasabidea eta, azkenik, jantokia. Bukatzeko, sarreran agurtu genuen Ander Añibarro alkate jauna. 

ALKATEAREN KONTAKIZUNAK

Kiroldegian alkateak kontatu zigun GHko irakaslea haserratzen zenean hiru, lau edo buelta gehiago eman behar zituztela frontoiari. 

Argazkian ikusten dira GHko irakaslea eta alkatea. Gaur egun haien artean arazorik ez dagoela dirudi. Oso pozik elkar agurtu ziren!

LHko jolastokia bisitatzean alkate jaunak bere garaian gurpil asko zeudela esan zigun, gaur egun baino kulunka gehiago ere zeuden. Gurpildun kulunkak ere zeudela kontatu zigun, bere gogokoenak ziren.

DBHtik pasatzean alkateak teknologia ikasgaiko gauza batzuk kontatu zizkigun. Bere irakaslea Jon Guerrero izan zen eta berari asko gustatzen zitzaion txori kabia egitea, alkateari ere asko gustatu zitzaion lan hori egitea. 

Batxilergoko pasabidean egon ginen. Hemen Jon Bengoetxea, Laudio Ikastolako zuzendaria, alkatearen irakaslea izan zela esan zigun.   Klaseak ematen zuten zoruan botata guztiak areto nagusian, zelako komeria, guztiak botata! JonBri hori eskatuko nahi diogu! 

Jantokian asko jaten duela esan zigun alkateak. Ikastolako jaki batzuk ez ditu gustuko oraindik, purea eta indaba zuriak gorroto ditu! 

Mila esker alkate jauna etortzegatik!