Matematika eta biologia irakasle lanpostu eskaintza

Laudio Ikastolak Batxilergoko matematika eta DBHko biologia ikasarloak irakasteko behar besteko titulazioa duen irakaslea behar du. Horrez gain, ondorengo titulazioak ere beharrezkoak izango dira:

     · EGA edo titulazio baliokidea.

     · Bigarren Hezkuntza irakaskuntza masterra (CAP).

Hautagaien gainerako titulazio osagarriak eta Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak eta esperientzia ere baloratuko dira.

Interesdunek curriculuma helarazi urtarrilaren 12a baino lehen www.laudioikastola.eus web guneko lan-poltsa atala baliatuta.