HITZALDIA: "Mugimendu librea eta jolasaren beharra"

Laudio Ikastolak “Mugimendu librea eta jolasaren beharra” hitzaldia eskainiko du urtarrilaren 15ean, asteazkena, 18:00etan Laudioko Kultura Etxeko Arraño gelan Txusma Azkonaren eskutik.

Jolasaren garrantziaren inguruan zalantzarik ez badago ere, egunerokotasunean geroz eta aukera gutxiago dute haurrek jolasa modu libre eta espontaneoan garatzeko. Zein ondorio ditu honek? Zer egin ahal dugu? Jolas librearen izenean, dena egin al daiteke?

TXUSMA AZKONA

Txusma Azkona Hezkuntza alorreko eskarmentu handiko profesionala da, Haur Hezkuntzan diplomatua, Ikastola munduan ibilitakoa eta Lizarrako Haurreskola publikoko hezitzaile-zuzendari hamalau urtez aritutakoa. Euskal Herriko Pikler-Lóczy elkarteko sortzaileetako bat izan zen eta gaur egun Plistiplasta familia guneko partaide eta sortzaileetako bat da.

Hitzaldian haurtzaindegi zerbitzua egongo da.