Laudio Ikastola boletina: anonymous user

Olentzero ospakizunak Laudion

ABENDUAREN 19AN
IKAZKINEN BISITALDIA

Goizean zehar herriko ikastetxeetara bisitaldia egingo dute Olentzeroren laguntzaileek gutun eta marrazkiak biltzeko.

ABENDUAREN 20AN
IKAZKINEN JAIA

18:00etatik aurrera Ugarteko planzan Olentzeroren ikazkin laguntzaileek gutunak bilduko dituzte  jai giroan.

ABENDUAREN 22AN
BASERRITARREN AZOKA

Aldai plazan 10:00etatik aurrera Laudio inguruko baserritarrek eskainitako produktu salmenta.
Umeentzako artisau tailerrak izando dire bertan eta  Arkaitz Estiballes eta Beñat Ugartetxea bertsolarien emanaldia.
Ogia, euskal pastela eta patata tortilla txapelketa izango da ere, 12:00etarako aurkezpena egin beharko da. 12:00etan Itxarkundia dantza taldearen emanaldia izango da eta 13:00etan igela jokoa.

ABENDUAREN 23AN
GABON-KANTA KALEJIRA

18:00etan Herriko Plazatik Fi ta Fik musika taldea kalejiran abiatuko da herritik. Gabon-kantak eskainiko dituzte eta herritar guztiak gonbidatuta gaude kalejiran kantuan laguntzeko.

ABENDUAREN 24AN
OLENTZERO

18:00etan Olentzeroren kalejira Kultur Etxetik abiatuko da. Ikastolako laguntzaile taldeak Basalarrinan 17:30ean biltzeko hitzordua jarrita dauka.


 

Irakurri gehiago