Laudio Txikiko familiek Jokuen eszenografia lantegian parte hartu dute

Laudio Txikiko familiek Haziaraba jaialdiak Laudioko Lamuza parkeko kasinoan Paraiso antzerkiaren eskutik eskainitako jokuen eszenagrafia lantegia bisitatu dute.

Tailerraren xedea abentura artistiko bat proposatzea da. Berton  handi eta txikiei kartoizko eszenografia txikietan murgiltzeko aukera eskaintzen zaie, barneraldea arakatu edo eraldatu dezaten eta familian espazio berriak sortzeko bizipena parteka dezaten.

Ekitaldiaz gehiago jakiteko bisitatu: http://www.teatroparaiso.com/eu/haziaraba-landa-jaialdia/