"Herria ezagutzen" tailerreko kideek alkatea elkarrizketatu dute

“Herria ezagutzen” tailerreko kideak udaletxera hurbildu ziren abenduaren bostean alkatearekin elkarrizketa bat izatera. Laudioko zerbitzu eta garraioen inguruan galdera asko egin zizkioten eta informazio oso baliagarria eskuratu zuten. Jasotako datu guztiekin herriko zerbitzuen azterketarekin jarraituko dute.

Elkarrizketaz gain proposamen batzuk egin zizkioten Ander Añibarro alkateari. Proposamen guzti horiek Laudio hobetzeko izan ziren.