Ekintza solidarioak burutu dituzte Haur Hezkuntzan
Haur Hezkuntzako ikasleek etxeko armairu eta jostailu biltegiak arakatu dituzte egunotan ekintza solidario bi burutzeko.
JOSTAILU BILKETA
5 urteko neska-mutilek jostailu bilketa burutu dute Amurrioko “Laguntza” Gobernuz Kanpoko Erakundearekin elkarlanean. Etxeko jostailuak gurasoekin batera aztertu eta egoera onean zegoen bat aukeratu dute bilketan parte hartzeko. Xangoren aholkuak jarraituta, kontsumismoaz, erabiliko ez ditugun gauzak erosteaz, iragarkietaz… ere hitz egiteko aukera izan dute etxean.
GABONETAKO ZUHAITZ SOLIDARIOA
Bestetik, etapako haur bakoitzak erabiltzen ez duen arropa bat ekarri du Ikastolara. Bildutako arropa guztiekin Gabonetako zuhaitz solidario bat prestatu dute sarreran Olentzero eta Mari Domingiren txokoa apaintzeko. Oporren bueltan arropak beharra duten haurrei bidaliko dizkiete.