Laudio Ikastola boletina: anonymous user

Antzinako Egiptori buruzko erakusketa

LH 3. Mailakook Antzinako Egipto gaia lantzen egon gara, oso gai interesgarria izan da. Momiak, faraoiak, piramideak, esfingeak, xadufak, jainkoak… hainbat gauza ikasi ditugunez proiektuari amaiera emateko maketa polit bat eraiki dugu eta ikastolako ikasleei erakutsi diegu, lan handia egin dugu eta oso gustora egon gara! Bisita ezazu gure erakusketa!

Irakurri gehiago

Ikaleohien topaketa

Urteko azken eskola egunean, abenduaren 20an,Bigarren Hezkuntzako "Santo Tomas" azoka ospakizunean, Laudio Ikastolako ikasleohien topaketa egingo dugu 12:00etatik aurrera. Aurten 2012/13an ikasketak amaitu zituen taldea, 29. promozioa, hurbilduko da lehenbiziko aldiz.

Ekitaldirako asistentzia konfirmatu dutenen zerrenda facebook-eko ikasle ohien sarean sortu dugun ekitaldian bistara dezakezu: https://www.facebook.com/groups/ikasleohiak/

Irakurri gehiago

ARABA EUSKARAZ DENDA IKASTOLAN

 Araba Euskaraz denda prestatu dugu Ikastolako sarreran. Abenduaren 19a bitartean salgai izango ditugu bertan adin guztietarako arropa eta osagarriak.
Assa Ikastolak Araba Euskarazerako etiketatutako ardo eskaintzarako eskaerak ikastolako idazkaritzan  jasoko dituzte abenduaren 12a bitartean, baita, laudio@ikastola.net posta elektronikoan eta 94 672 67 37 telefonoan.

Irakurri gehiago

Ikasle ohien topaketa

Urteko azken eskola egunean, abenduaren 20an, Bigarren Hezkuntzako "Santo Tomas" azoka ospakizunean, Laudio Ikastolako ikasle ohien topaketa egingo dugu 12:00etatik aurrera.
Aurten 2012/13an ikasketak amaitu zituen taldea, 29. promozioa, hurbilduko da lehenbiziko aldiz.
Ikasle ohia bazara bisita ezazu facebook sarean sortuta dugun taldea eta izena eman:
https://www.facebook.com/groups/ikasleohiak/

 

Irakurri gehiago