Errelebo kontratu bat bideratzeko lan eskaintza

Laudio Ikastolak %50eko lanaldia izango duen errelebo kontratu bat bideratzeko lan eskaintza jarri du abian. Interesdunek ondorengo titulazio aukeratako bat izan beharko dute:

A· DBH eta Batxilergo mailatan Historia arloa ematea ahalbidetzen duen gradua eta Frantsesa arloa irakasteko behar besteko gaikuntza.

B· Frantses filologia gradua eta Ingelesa arloa irakasteko behar besteko gaikuntza.

C· Ingeles filologia gradua eta Frantsesa arloa irakasteko behar besteko gaikuntza.

Horrez gain, ondorengo titulazioak ere izan beharko dituzte:

     · EGA edo titulazio baliokidea.

     · Bigarren Hezkuntza irakaskuntza masterra (CAP).

Hautagaien gainerako titulazio osagarriak eta Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak eta esperientzia ere baloratuko dira.

Interesdunek curriculuma helarazi azaroaren 24a baino lehen curriculumak@laudioikastola.eus posta elektronikora.