Jakin-mina ekimenean parte hartu dute DBH4ko 5 ikaslek

Jakiundek, Eusko Ikaskuntzaren ekimenez sortutako Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, antoltatutako Jakin-mina programaren 8. edizioko Bizkaiko hitzaldi sortan parte hartu dute Laudio Ikastolako DBH4ko ikasle diren Elena Odriozola, Najat Udaeta, Naia Laso, Sandra Arnaiz eta Iraide Prietok.

Jakiundek antolatutako Jakin-mina egitasmoak Euskal Herriko Unibertsitatearen, Deustuko Unibertsitatearen eta Mondragon Unibertsitatearen lankidetza, eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren babesa du. Ekimen honen bidez DBH4ko ikasleak Unibertsitate esparrura hurbiltzen dira beraien interesen araberako ezagutza ezberdinei buruzko hitzaldietan parte hartuz. 

Azarotik martxora Bilboko EHUren Bizkaia Aretoan, Deustuko La Comercial-en eta Durangoko Bizenta Mogel liburutegian  burututako hitzaldi sortatan parte hartu ondoren, iragan maiatzaren 8an, Bizkaiko saioetan parte hartu duten  17 ikastetxeetako 122 ikasleak Bilboko Arte Ederretako museoan bildu zituzten agiri banaketa batean. Bide batez gazteek Museoa bertoko zuzendariaren eskutik ezagutzeko aukera ere izan zuten.

Hona hemen parte hartzaile batzuen iritziak:

“Jakiunden egin dugun ibilbidea niretzat garrantzitsua izan da. Ikasketa anitzak argi azaltzen zituzten eta baliagarriak izan dira hauek ondo ezagutzeko. Merezi du hitzaldietara joatea bizitza osorako izango duzun diplomatxo hori izateko”.

“Jakin-minako hitzaldiak oso ondo egon dira, ehuneko ehunean gomendatuko nituzke. Asko ikasi dut eta oso interesgarriak izan dira gaiak, gure adineko ikasleentzat, gaztelaniaz, ingelesez eta euskaraz. Ordutegia eta iraupena ere oso egokiak izan dira. Deustuko Unibertsitateko aretoa bikaina da, akustika ederra duelarik. Amaieran kamiseta, karpeta eta diploma eman zizkiguten. eta gaiak oso ondo hautatuta zeuden”.