Ohiko Batzar Nagusirako deia

Laudio Ikastolako Artezkaritza Kontseiluak Kooperatibako bazkide guztiak 2019ko ekainaren 6an ospatuko den Ohiko Batzar Nagusira deitzen ditu.

 

Batzarra kooperatibaren egoitza sozialean burutuko da, Laudio herriko Motxotekale kaleko 16.an, Ikastolako Areto Nagusian, arratsaldeko 17:30ean lehenengo deialdian eta 18:00etan bigarrenean.

  Asanbladak ondorengo gai-zerrenda izango du aztergai:

1.    Aurreko Batzarraren aktaren onarpen txostenaren irakurketa.

2.    Bazkide bi izendatu Batzarraren akta onartu dezaten.

3.    2018 ekitaldiaren urteko kontuen  aurkezpena, eta hala badagokio, onarpena.

4.    2019 ekitaldirako Laudio Ikastolako egoera ekonomikoaren azterketa eta aurrekontuen aurkezpena.

5.    Eskari-galderak.

Ohar metodologikoak:

a)    Batzar egunean 2.deialdira, 18:00etakora, azaltzea gomendatzen da.

b)    Bazkide guztiek Batzarrean aztergai izango diren gaien inguruko informazioa bilduko duen txostena eskuratuko dute.

ASANBLADA TXOSTENA

BOTU ESKUORDETURAKO EREDUA

Etiketak: