Enjoy English programako monitoreak etxean hartzeko eskaintza

UDAN JATORRIZKO INGELES HIZTUNAK ETXEAN HARTZEKO ESKAINTZA

Laudio Ikastolan Enjoy English programa bideratuko duten monitoreak ekainaren 24tik uztailaren 19 bitartean etxean hartzeko prest dauden familiak behar ditugu.

Etxean jatorrizko ingeles hiztun batekin hilabetez jarduteko aukera aparta da.     Ez da beharrezkoa umeak programan matrikulatuta izatea. Baldintzak eta konpensabideei buruzko informazio gehiago Ikastolako idazkaritzan eskainiko dizkizugu.

Koordinatzaile lanpostua

Enjoy English programako koordinatzaile lanpostua betetzeko pertsona behar da. Interesdunek ingeleseko C1 maila izan beharko dute. Curriculumak Ikastolako idazkaritzan eta curriculumak@laudioikastola.eus posta elektronikoan jasoko ditugu.

Etiketak: