Araba Euskaraz saltokia Dolumin Barikuko azokan

Gogor ari dira lanean Armentia Ikastolan 2019ko Araba Euskaraz kanpaina antolatzen. Ohi bezala, Laudioko Dolumin Barikuko azokan, hilak 12an, aurtengo materialaren saltokia izango dugu Herriko Plazan. Pasa zaitez aurtengo azken nobedadeak GERTUtik ezagutzera.

Horrez gain, ostegunean, apirilak 11, Araba Eusakaraz materila salgai egongo da ere Ikastolako etxean 16:00etatik aurrera.