JUUL kanpainan parte harte dute Haur eta Bigarren Hezkuntzan

Laudio Ikastolan lan polita egiten dugu irakurzaletasuna bultzatzeko eta horretarako aproposa den ekintza berezi bat, JUUL KANPAINA, burutu dugu Haur Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan. Ikasleek , gustukoen duten ipuina eta elaberria aukeratu ahal izan dute ikastolan, apirila hasieran burutu genuen hauteskundean.

Hauek dira Laudio Ikastolan haur eta gazte literaturan bozkatuen izan diren lanak:

Haur Hezkuntzan

Tontolapikoa (Pello Añorga, Denonartean)

Pingüino hozbera (Phillip Giordano, Ttarttalo)

Zerua gris dago (Isaak Martinez, Pamiela)

Unerik onena (Susana Isern, Fragantina)

Alex eta sagu mekanikoa (Leo Lionni, Kaladraka)

Magnolia jauna (Quentin Blake, Pamiela)

 

Bigarren Hezkuntzan

Labarreko itsasargia (Oihane Fernandez, Elkar)

Eskularru beltzak (Jasone Osoro, Elkar)

19 kamera, (Jon Arretxe, Erein)

 

Euskal Herriko Ikastoletan hauek izan dira aurtengo liburu bozkatuenak (informazio gehiago www.juulkanpaina.eus web-orrian):

3-6 urte

Afaltzera etorri zen arkumetxoa (Steve Smallman, Denonartean)

Agur aitona (Jellek Riktken, Ttarttalo)

Mila bi etxeetan bizi da (Judith Koppens, Ttarttalo)

6-8 urte

Sorgina kirris karras (Tina Meroto, Txalaparta)

Arraroa (Ainara Azpiazu, Pamiela)

Tontolapiko (Pello Añorga, Denonartean)

8-10 urte

Onin eta altxorraren uhartea (Ibon Martin, Travel Bug)

Gu gara Marimatrakak (Ana Jaka, Elkar)

Trano eta Ocar – Maxi perazioa (Julio Santos, Xarba Books)

10-12 urte

Nur eta ortzadar-txoria (Toti Martinez de Lezea, Erein)

Martzelo Itsua (Pello Añorga, Elkar)

Saharako itsasoa (Lur Gallastegi, Elkar)

12-16 urte

Eskularru beltzak (Jasone Osoro, Elkar)

Zer da ba, maitasuna? (Mire Agur Meabe, Elkar)

Bisera gorria (Antton Kazabon, Erein)

 

Irakurketa ona izan dezazuela!