Garbiketa eta jantokiko zelari eta sukaldari lanpostuetako ordezkapenetarako lan poltsa

Indarrean diren garbiketako langileen eta jantokiko zelari eta sukaldarien ordezkapenak betetzeko lan poltsak agortu berri dira eta pertsona berriak sartzeko beharra du Laudio Ikastolak.

Interesdunek curriculuma helarazi ahal dute curriculumak@laudioikastola.eus posta elektroniko helbidera bidaliz edo idazkaritzan utzita.

Baremazioa

Ikastolako Kontratazio Batzorde Parekideak curriculumean adierazitako prestakuntza eta esperientzia kontutan hartuta, lanpostu bakoitzerako ordezkapenetarako lan poltsatan barematuko ditu eskaerak.

Ordezkapen zerrenden antolaketan ez dira kontutan hartzen gaztelaniaz helarazitako curriculumak.

Euskara

Ikastolako giro euskalduna bermatu dezagun, ezinbestekoa dugu ikasleekiko harremanak zein langileen artekoak euskara hutsean ziurtatzea.

Ordezkapen zerrenda hauetan inskribatzeko ezinbestekoa da lanpostu hauetarako ezarrita dagoen hizkuntza eskakizuna bermatzea:

JANTOKI, GARRAIO ETA ETXEZAINA: B2 hizkuntza eskakizunari dagokion ahozko euskara egiaztatu behar da.

GARBIKETA: B1 hizkuntza eskakizunari dagokion ahozko euskara egiaztatu behar da.

Hizkuntza eskakizun hauek Europako erreferentzia markoan ezarritako A1-A2, B1-B2 eta C1-C2 mailekin bat datoz. Informazio gehiagorako eskatu idazkaritzan Ikastolan indarrean den “Hizkuntz Irizpideak” txostena.

Beharrezkoa denean Ikastolako Kontratazio Batzorde Parekideak beharrezko jo ditzakeen elkarrizketa eta frogak deituko ditu aipatutako ahozko maila egiaztatzeko.

Etiketak: